|
Laixan euskara elkartea 1990. urtean sortu
zen Oñatiko euskararen erabilera sustatzeko asmoz.
Euskararen egoeraz kezkaturik zegoen lagun talde bat
elkartu eta gaur egun herriko elkarte garrantzitsuenetariko
bat da 475 bazkidez osatuta baitago. Elkartearen antolakuntza
honakoa da: borondatezko Zuzendaritza Batzorde bat eta
koordinatzaile-dinamizatzaile bat.
Bide batez aipatu, urte guzti hauetan, bazkide
ugari pasa dela zuzendaritza batzordetik. Urtero 4 edo
5 kide aldatu ohi ditugunez, esan dezakegu bazkideen
%10a zuzendaritzatik pasa dela. Gainera, zuzendaritzaz
aparte sortzen diren lan talde ezberdinetan ere hainbat
bazkidek hartzen dute parte. Ondorioz, oso positiboa
jotzen dugu bazkideen partaidetza elkarteak aurrera
egin dezan eta geure helburua den euskararen normalizazioa
lor dezagun.
Oñatiko herria izan arren jardunerako
gure esparru nagusia, jardun berean dabiltzan bailarako
beste elkarteekin elkarlanean, lan esparrua Deba Goiena
osoara zabaltzen da. Gure indarrak uztartuz eta egitasmoak
bateratuz, esparru zabalago batean eragiteko bidea sortzen
dugu.
Zuzendaritza bederatzi kidek osatzen dute normalean;
hauen artean, karguak, lehendakaria, lehendakari ordea,
idazkaria eta diruzaina ditugu. 2004tik hona hauek dira:
Lehendakaria: Iñaki Olalde
Lehendakari ordea: Maider Sansinenea
Idazkaria: Ainhoa Baños
Diruzaina: Amaia Bikuña
Batzordekideak: Iñaki Agirrebengoa eta
Alazne Intza
Bidebarrieta 18, behea · 20560 OÑATI
(Gipuzkoa) · Telefonoa: 943 71 63 11
|